domingo, 29 de abril de 2012

LIBURU GOMENDAGARRIAK HAURRENTZAT

Joxe Aranzabal - HUHEZI ¦ 2002-11-29 ¦ 12:06 ¦ kultura

Mondragon Unibertsitatearen Haur Liburu Mintegiak kaleratu du Irakur Gida, gidaliburutxo bat jasotzen duena 2001ean haur eta gazte literaturan euskaraz argitaratu zen onena. Ezinbesteko gida, Durango gainean dugunean.
Urtero bezala, Haur Liburu Mintegiak Irakur Gida argitaratu du, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, HUHEZIn. Eta aspaldiko partez gertatzen ari den legez, gurasoek, irakasleek eta liburuzainek izugarri estimatuko dute, batez ere Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka gain-gainean dugunean.
Guztira 229 libururen berri ematen digu gida honek, 47 orrialdean zehar. Liburu gehienak, 140, zerrenda orokorrean datoz, non ematen diren daturik oinarrizkoenak: egilea, izenburua, ilustratzailea eta argitaletxea. Ondoren datoz liburu gomendagarriak, 56, sei taldetan banatuta, adinen arabera. Eta azkenik, liburu oso gomendagarriak, 33, hauek ere sei taldetan, baina iruzkin batekin lagunduta.
Haur Liburu Mintegia
Hemezortzi lagunek osatzen dute Haur Liburu Mintegia, denak irakasleak eta liburuzainak, eta ororen gainetik, irakurzale amorratuak. Hauen lana izan da lehenik, irakurtzea 2001ean euskaraz argitaratu den guztia haur eta gazte literaturan; hurrena, kontrastatzea irakurritakoa; eta azkenik, baloratzea, beti ere kontuan hartuta literatura-kalitatea, hizkuntza nola erabiltzen den eta gaiari ematen zaion tratamendua. Eta hori guztia gogoan izanda, sailkatu dituzte liburuak hiru multzotan: zerrenda orokorra, liburu gomendagarriak eta liburu oso gomendagarriak.
Mintegiko kideek adierazi dute adin sailkapena orientagarria dela, “bilakaera-erritmoak, haurren zaletasunak etab., sailkaezinak baitira”. Haien ustez, oinarrizkoa da haurrek askatasun osoz aukeratzea liburuak eta funtsezkoa, nahi bada sortu haurrengan irakurtzeko grina.
Ahaztu barik, jakina, irakur gida honek ez duela ordezkatu nahi irakurtzeko plazerra eta atsegina, hori haurrak berak bizi behar du eta.

martes, 24 de abril de 2012

GOOGLE EKOSISTEMA


ZER DA GOOGLE EKOSISTEMA?

Zer esan nahi du ekosistema?

Erantzuten duen pertsonaren arabera erantzuna zeharo ezberdina izango da.

Eric Schmidt, Google-eko presidentea bere definizioa plazaratuzuen duela urte batzuk Las vegas-en egindako kongreso batean.

Schmidt erantzun arrunt batekin hasi zen terminoa definitzen:“plataformas de redes escalables que aportan el mejor valor para el cliente”.

Google-en motorea denok ezagutzen dugun bilatzailea da, egunero erabiltzen duguna hain zuzen ere.

Hala ere, Google hori baino askoz gehiago da, hau da, zerbitzu gehiago eskaintzen ditu: Gmail, Google Video, Google Maps,AdSense, Adwords, Google Calendar, YouTube, Google Chrome,Google Latitude, Cambios Google…












Animalien Eskema

martes, 10 de abril de 2012

Eskola txikiak


BIZKAIKO HIRU ESKOLA TXIKIEN PROIEKTUA:

Arrankudiaga, Areat za eta Zeberioko eskolen artean urte
bat zuk dira proiektu komuna gauzat zen dela.
Proiektu hau gauzatzeak geletako metodologiak bat eratzea
dakar.


GURE METODOLOGIAREN ARDATZ NAGUSIAK:

Ez dugu testu libururik. Umeekin proiektuak egiten dira.
Proiektuak umeentzat interesgarriak izan behar dira:
umeen interesetatik abiatuta.
Umeek esaten digute zer ikasi nahi duten eta guk osotu
egiten dugu.
Arlo ezberdinetako ezaguerak behar izango dugu
aukeratutako proiektu horretan sakontzeko.

HIZKUNTZAK lagunduko du, INFORMAZIOA BILATU
IRAKURRI , ULERTU INTERPRETATU, BESTEEI
AZALTZEKO IDATZI , TES TUAK. . .

Hizkuntza ezberdinetan egon daiteke informazioa edo
idatzi beharra: GAZTELERA, EUSKARA, INGELESA
Baita ere MATEMATIKAK: atletismo pista egin nahi
badugu GEOMETRIA, NEURRIAK, ZIRKULUAREN
LUZERA, PI . . .

BALOREAN eta SENTIMENDUAK: olinpiadetan euren
ISPIRITUA, KONPETITIBITATEA; LURRA
PLANETAREKIN NOLA ZAINDU, ERASOAK. . .

Horren ondorioz ziurtatu egiten da testuinguruari lotua
egotea, funtzionalitatea izatea, zentzua izatea umeentzat .
Gelak polifonikoak dira:

Umeen galderei, kezkei erantzutea izaten da helburua

Umeek era ezberdin batean erantzuten diote
planteatutako galderei, erronkei. Umeen aurreiritziak
liratekeenak.
Bakoitzak ideia bat dauka, mundua ulertzeko modu bat .
Hipotesi ezberdinak.
Ideia guztiek balore berdina dute. Batzuk ez dira
besteak baino hobeagoak, ezta ere txarragoak.
Polifonia balore bat da.
Irakasleen erronka polifonia, ideia ezberdin horiekin
nola lan egin izango da.
Gelakideen arteko elkarrizketak antolatu eta kudeatu. Ikaskomunitatea eratu:
Ikasteko modu bat .
Umeen arteko interakzioak: Adin ezberdinetako umeak.
Besteen iritziak ezagutzeko. Beste ikuspuntu batzuk
ezagutzeko.
Argudiatu egiten da, arrazoibideak ematen dira.
Adostasunak lortzeko edota desadostasunarekin bizi ahal
izateko.
Komunitateko beste kideen iritziak entzun: gurasoak,
jakitunak
Gelakideen ideiak publiko egin.
Gelakideen sentimendu eta emozioei tokia uztea, kontuan
hartzea, presente egotea, kudeatzea.
ANTOLAKUNTZA:
Ardatz met odologikoak gauzat zeko:
- Hasieran egun batean ziklo guztiak. Koordinatzaile
ezberdinekin.
Koordinatzaileak euren bilerak
- Gero zikloko bilerak egun ezberdinetan:
Ordutegi barruan, bi ordu jarraian
Koordinatzaile bakarra.

- Ziklotan zer egiteko?
Gaia aukeratu, umeen iritziak entzun, proiektua
gorpuztu.
Gelarako proposamenak prestatu.
Proposamenen emaitzak aztertu. Umeen ideiak aztertu,
horrela nola pentsatzen duten jakingo dugu, zeintzuk
diren euren hipotesiak dakiten, ezagutzen duten,
ulertzen duten. Horren ondorioz interbentzioa eta
proposamen didaktikoak antolatuko ditugulako.
Proposamen berriak egin
Emaitzak berriro aztertu. . . .
Proposamenen egokitasuna baloratu.
Ebaluazioa diseinatu: proposamenena, ikasleen
prozesuarena.
- Zikloetako antolakuntzak erraztu egiten du:
Bakarrik ez sentitzea
Irakasleen arteko trukaketak egotea: errekurtso
trukaketa, ideia trukaketa. . .
- Metodologia:
Praktikaren hausnarketa izango da printzipio nagusiena.
Gelan gertatzen dena behin eta berriro aztertu egingo da,
bai umeek esaten eta egiten dutena, bai irakaslearen
interbentzioa, eta bere eragina gelako funtzionamendu eta
ekintzetan.
- Eskola bakoitzean hilean behin zikloetako lanari buruz hitz
egin, eskolan behar diren neurriak hartzeko.

ARAZOAK/ OZTOPOAK:
Irakasleen egonkortasun falta. Behin eta berriro hasi
egin behar
Arduradun batentzat orduak egotea.
Irakasleen lan hipotesiak aldatzea.

martes, 3 de abril de 2012

Jolas sinbolikoa

Joku sinbolikoa agertzen hasten da umeak bi urte dituenean. Garai honetan, irudikapena eta hizkuntza garatzen dira. Une honetan inportanteena da umea gai dela errealitatea islatzeko, bai denboran eta bai espazioan, gai da objektuekin hitz egiteko hauek aurrean ez daudenean, kapaza da beste pertsona bat balitz bezala jokatzeko... Hau da, irudikatzeko gai da. Joku sinbolikoaren dimentsioak lau dira. Dimentsio hauek orden bat jarraitzen dute, batzuk besteak baino lehenago agertzen dira zeren eta heldutasun kognitibo desberdina behar baitute. Lau dimentsio hauek elkarlotzen dira egiturarekin, adierazi eta adierazlearekin, planifikazioa eta haurtzaroaren deszentrazioarekin. Hauek dira dauden 4 dimentsio desberdinak: 1. Integrazio dimentsioa lotzen da jokoaren egitura konplexuarekin. Nicolich, Bates eta beste batzuk egiaztatu dute pausu bat dagoela akzio islatuetatik akzio konbinatuetara (normalean lortzen dira bi urte inguruan). 2. Ordezkatze dimentsioak bere baitan hartzen du irudikatutako objektuaren eta sinbolikoaren arteko erlazioak. Lehengo momentu batean kointzidentzia agertzen da: pistola bat irudikatzeko, pistola bat erabiltzen dute. Geroago, umeak ordezkatzen dituzte objektuak beste batzuengatik zeintzuk gordetzen dituzte zerikusi txikia edota ez dute zerikusirik. 3. Lehenengo bere gorputzean eta gero kanpora. Besteok pasiboak ziren eta gero aktiboak izango dira. 4. Planifikazioa.

Joku kooperatiboak

Jolas kooperatiboek, berentzako espresuki den posta merezi dute. Nik iaz entzun nuen lehenengoz haiei buruz hitz egiten unibertsitatera etorri baitzitzaizkigun "Kometa" elkarteko kideak. Oso interesgarria izan zen eta mahai-jolas mordoa ekarri ziguten. Alemanian ekoiztutako egurrezko jolasak dira eta benetan, oso onak direla. Kometako katalogoan aurki ditzakezue, ez baitira dendetan saltzen. Gure jolasteko modua konpetitiboa da eta jolas kooperatiboen funtsa guztiz kontrakoa. Jolas konpetitiboetan erronka gainontzekoak irabaztea, gainditzea da; jolas kooperatiboetan aldiz, erronka edo gatazkaren iturria kanpoko elementu batean kokatzen da eta guztion artean egin beharko diogu aurre, ostantzean, ez dugu helburua lortuko. Horrek guztiak transmititzen diren baloreen aldaketa erradikala suposatzen du. Jolasaren Balioen Dekalogoa (Inter Red Euskal Herria) PLAZERRA: Jolasa bizi-poza da, uneaz gozatzea da. ASKATASUNA: pertsona oro aske da jolastu ala ez aukeratzeko. HAZKUNTZA: Jolasak oinarri sendoko zoriona eraikitzen du. Horrek berekin dakarzkigu bizitasuna, jakin-mina, egunez egunekoaren ihesbide positiboa eta azken batean askatasuna eta atsegina. DIBERTSITATEA: Jolasa, pertsonen antzera, bakarra eta errepika ezina da, ez baita inoiz modu berean garatuko. Jokaldi bakoitza desberdin izango da. INTEGRAZIOA: Jolasak parte-hartzaileei laguntzen die jolasaren barruan integratzen eta ezagutza, entzumena, ulerkuntza eta jolasaren arauka eta dinamika onartzen laguntzen die. SORMENA: Irtenbide, ideia eta jolasteko ere berriak etengabe proposatzeko aukera ematen du jolasak. GATAZKA-ALDATZAILEA. Jolastean erabakiak hartzendira, egoera zailak jorratzen dira eta horiei aurre egiteko estrategiak antolatzen dira. PARTEHARTZEA: Komunikatu, entzun, sozializatu eta sozialki interaktuatzeko tresna da jolasa. LANKIDETZA: Lankidetza jolasetan, elkarrekin jolastuz bilatzen den helburua soil-soilik lor daiteke parte-hartzaile guztien elkar lanarekin. KULTURARTEKOTASUNA: Izateko, bizitzeko, pentsatzeko, sentitzeko eta kokatzeko era berriak bilatzen, ezagutzen eta errespetatzen laguntzen digu jolasak. Jolas kooperatiboei buruz informazio ugari topatu dut baina horren inguruko jolas bildumarik ez. Gainera daudenak, gaztelaniaz dira. Hemen informazioaz gain, zenbait jolas aurkituko duzue "emaizkiguzu jolasen adibide batzuk" atalean. "Educación para la paz"en jolas kooperatiboen atala dute. "Edebé" "Juegos para cooperación y la paz"